
Produkzio grafikoaren forma berriak asmatu, sortu eta garatzen ditugu. Artea eta argazkiak erreproduzitzen ditugu, kalitate handiko materialak eta erreprodukzio digitaleko hainbat teknika, akabera, euskarri, bilgarri eta abar erabiliz. Batzuetan, geure euskarri bereziak ere asmatzen ditugu.
Kalitate handiko produkzio-zentro bat baino gehiago da Estudios Dureroren arte-laborategia. Sorkuntzarako lekua da, gauzak egiteko dugun moduarekin (zorionez) konfiantza duten artista, argazkilari, museo eta arte-galeriekin partekatzen dugun lankidetza- eta ikerkuntza-espazioa.

Dibond + laka
Teknika horri esker, inprimaketa babestu eta koloreen intentsitatea areagotu ahal izan dugu, baita argiak irudietan duen eragina uniformatu ere, haren bizitasuna eta indarra zaintzeko.

Chromaluxe Art, by Durero
Erreprodukzio grafikorako kalitaterik, erresistentziarik eta iraunkortasunik handiena. Argazki eta arte-lanetarako pentsatuta dago bereziki, bere akabera-maila handia dela eta. Aluminioaren gaineko sublimazioa.

Fine Art, koloretan eta zuri-beltzean
Tinta pigmentatuen bidezko bereizmen handiko inprimatze digitala kalitate handiko euskarrien gainean. Adibidez, Hahnemühle gama ospetsua. Fabrikazio tradizionaleko paperak, azidorik gabeak eta zahartzearen kontrako erresistentzia handikoak.

Materialen gaineko inprimaketa
Gure Canon Océ Arizona 610 XTS makina lauei esker, inprimatze zuzeneko edozein proiektu egin dezakegu 40 mm-rainoko lodiera duten material zurrunen edo malguen gainean.

Argazki eta arte-lanen digitalizazioa, moldaketa eta erreprodukzioa
Irudi analogikoaren gakoak erabiltzen ditugu eta irudi digitalerako trantsizioan aitzindariak izan gara, gure jarduera arautzen duten oinarrizko printzipioei uko egin gabe. Irudiaren eta kolorearen digitalizazio-, tratamendu- eta kalibrazio-prozesuak zehatz-mehatz ezagutu eta kontrolatzen ditugu.

Didú
Estudios Durerok sortutako metodologia da Didú. Haren bidez, ukimen- eta irisgarritasun-balioak aintzat hartzen dituzten erliebedun irudiak erreproduzitzen ditu. Bere aplikazio nagusiari esker, mundu zabaleko museo ospetsuen ateak ireki dizkie Didúk pertsona itsuei eta ikusmen-arazoak dituztenei.

Imago HPL
Presio handiko ijezketa pertsonalizatua. Materialik erresistenteenak eskatzen dituzten proiektuak. Horietan, irudiak protagonismo handia hartzen du.
Tako. Artea eta argazkia bestelako formatu batean
Tako bat 20 cm-ko luzera, 20 cm-ko zabalera eta 4 cm-ko lodiera dituen zurezko pieza bat da, obra grafiko bat inprimaturik duena. Kontzeptualki, takoratutako arte-objektu bat, argazki bat edo irudi grafiko bat da.
Estereoskopikoa
Prozesu digitalen bidez berreskuratu, digitalizatu eta erreproduzitu ditugun argazki estereoskopikoak dira, joan den mendearen hasierakoak. Iraganeko irudiak dira, argazkiaren historiaren hasierakoak, eta, betaurreko berezien bidez, 3Dn ikus ditzakegu.
D-dos
Gure erliebeko errotulazio-sistema da D-dos. Seinaleztapenaren eta seinaleztapen irisgarriaren posibilitateak handitu egiten ditu teknika horrek.

Performanceak eta instalazioak
Askotariko proiektuak, oinarri komun batekin: sormena eta ikusizko inpaktua. Komunikazioaren eta marka-irudiaren arloarekin lotutako ideiak eta kontzeptuak lantzen ditugu, agentzia, arte-galeria, erakunde, museo, diseinu grafikoko estudio, erakunde pribatu eta abarretarako.
